Abanto-Zierbenak antolatu zuen atzo Burdinjaiaren VIII. edizioa; herriaren zein Bizkaiaren historian meatzaritzak izan duen garrantzia omentzeko jai herrikoia.
Jaia Gallarta Zaharra parke berrian izan zen eta berritasunez betetako programa izan zuen. Azpimarragarria da Amalurra pertsonaiaren sorkuntza, Burdinjaiaren ikur moduan, eta, herriko pertsonak egindako, meatzaritza jantzien erakusketa.
Burdinjaiaren zortzigarren edizioa adin zein gustu guztietarako “meatze” ekintzez beterik egon zen: meatzaritza jokoak, haurrentzako tailerrak, meatzaritzarekin erlazionatutako animalien zein bagoneten erakusketak, aizkolariak, mineral txapelketa, artisautza lanbideen erakustaldiak, harri-zulatzaile zein zaldi-froga erronkak, dastatzeak, musika, etab. Herriko eta Enkarterrietako nekazaritza elikagaien zein artisautza produktuen salmentarako standak ez ziren falta izan.
Azpimarragarria da bisitarientzako meatze-trena, zeinek Galdameseko trenbide zaharraren ibilbidea egin zuen.
Argazkiak, hemen.