Petronorrek, urtero legez, dirulaguntza eskaini dio Gallartako Emakumeen Kultura Elkarteari.
Elkartea Abanto-Zierbenako Gallarta auzoan jaio zen 1995an. Bere helburua emakumeen eskubideak defendatzea eta haien bizitza kalitatea hobetzen laguntzea da. Emakumeen eta gizonezkoen arteko aukera berdintasuna eta pertsonen garapen integrala lortzeko lanean dihardu. Gainera, prestakuntza ikastaroak, eskulan tailerrak, Meatzaldeko emakumeentzako auto-estimu ikastaroak antolatzen ditu, baita txangoak, irteera kulturalak eta informazio hitzaldiak. Gaur egun, 400 bazkide baino gehiago ditu.
Blanca Sabin, Paloma Esteban eta Maribel Anchia Gallartako Emakumeen Kultura Elkarteko kideak dirulaguntza jaso dute Begoña Romo Petronorren Kanpo Harremanetako arduradunaren eskuetatik.