Aitor Hernandezek Muskizko VI. Ziklokross Txapelketa irabazi du

Aitor Hernandezek Muskizko VI. Ziklokross Txapelketa irabazi zuen atzo, Federazio Koparen liderra bilakatuz.

Estatuko 450 txirrindulari inguruk Donibane plazan bildu ziren atzo Muskizko VI. Ziklokross Txapelketan parte hartzeko; Federazio Koparako puntuatzen duen hirugarren froga.

Aitor Hernandez izan zen elite mailako garailea, orain arte parte hartu duen lasterketa guztiak irabaziz: hirutik hiru Estatuko zirkuituan eta zazpitik zazpi  gainerakoetan. Egoitz Murgoitio bizkaitarrak bigarren postua lortu zuen eta Javier Ruiz de Larrinaga arabarrak hirugarrena. Emakumezkoen elitean Aida Nuño izan zen irabazlea, Rocio Gamonal eta Olatz Odriozolaren aurretik.

Sub. 23 mailari dagokionez, Jonathan Lastra txapeldun bilakatu zen, Kevin Suarez bigarren eta Jose Manuel Rivera hirugarren. Emakumezkoetan Alicia Gonzalezek irabazi zuen.

Gualber Atxurra, Petronorren Erakunde Harremanetako teknikaria, eta Rufino Manterola, Gontzal Riancho eta Txus Romón Muskizko zinegotziak sariak emateaz arduratu ziren.

Argazkiak, hemen.