La Pobla de Mafumeteko Udalaren (Tarragona) udalbatz osoak Petronor bisitatu du gaur goizean. Victor Perez de Gezuraga findegiaren zuzendari nagusia, Jose Ignacio Zudaire Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendaria eta Jose Maria Montserrat Mantenu-zerbitzuetako zuzendaria haiekin izan dira.
La Pobla de Mafumeteko Udalaren lurretan, Tarragonan, Repsolen findegia kokaturik dago, eta herriko ordezkariek gertutik ezagutu nahi izan dute, neurri handi batean, haien errealitatearekin bat etortzen diren gainerako esperientziak.
Findegiko instalazioak ezagutzeaz eta Luzero Puntako itsas-terminala bisitatzeaz gainera, La Poblako korporatiboek Muskizko Udaletxean bildu dira Borja Liaño herriko alkatearekin eta Abantoko zein Zierbenakoarekin, Maite Etxebarria eta Marce Elorza hurrenez hurren.
La Pobla de Mafumeteko hautetsiak, Bizkaian daudenez gero, Guggenheim Museoa eta Gernikako Juntetxea bisitatuko dute.
Argazkiak, hemen.
Bideoa, hemen.