Petronorrek 1. Findegiaren Hidrogeno, Sufre zein Kogenerazio planten eta Likatasuna Murrizteko Unitatearen geldialdia amaitutzat eman du gaur, lehiakortasuna handitzeko 39 milioi euro inbertitu ostean.
Inbertitutako 39 milioi euroetatik 20 lehiakortasuna, energia eraginkortasuna eta ingurumen neurriak hobetzeko erabili dira eta gainerako 19ak ikuskapen zein mantenu-lanak egiteko. Geldialdi prozesua programatutako denboran amaitu da eta lanak normaltasunez egin dira, aurreikusitako ikuskapen guztiak eta erabakitako konponketak eginez. Gainera, jardueraren kanpo inpaktua murriztu da.
Hilabete eta erdian, Petronorrek egunero 1.300 pertsonari, betiko 1500ez gainera, lana eman die. Oro har 30 baino gehiago dira kontratatutako enpresa laguntzaileak eta kontratazio-kopuru guztiaren %65 Bizkaiko lurralde-eremuan egin da.
Petronorren langileek segurtasuna bermatzeko 550 ekintza buru dituzte eta kontratu enpresen langileak beste hainbeste. Gainera, egunero, 35 segurtasun arduradun bildu dira prebentzio neurrien inguruko informazioa trukatzeko; honi esker lanak arazorik gabe egin dira.
Administrazioa eta homologatutako enpresen ikuskariek lanen etengabeko jarraipena egin dute, egin beharreko bisitak eginez, eta anormaltasunik topatu gabe.
Prentsa Oharra, hemen.
Bideoa, hemen.