“Petronorrek bere CO2 isuriak %15ean murriztea lortu du eta beste helburu bat jarri gara, %20an gutxitzea” esan zuen, atzo, Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiak FYM-Cementos Rezolak, bere Arrigorriagako plantaren 50. urteurrena dela eta, “Industria Ingurumenaz” mintzatzeko, Euskalduna Jauregian, antolatu zuen topaketan.
Victor Perez de Gezuraga Iraunkortasunaz eta Ingurumenaz mintzatu zen, enpresa ikuspuntutik, eta zentzu horretan hurrengoa esan zuen: “Petronorren Ingurumenak dena ikutzen du, gure DNAn dago, maila korporatibo, operatibo zein pertsonalean. Enpresa iraunkorra izan nahi badugu, inguruan integraturik egon, segurua izan, konpromisoa izan behar dugu eta badaukagu, ez betebeharrez baizik eta ziur gaudelako”. Muskizko findegiaren zuzendari nagusiak “zintzotasuna, erantzukizuna, gardentasuna, malgutasuna eta berrikuntza” konpainiaren balore estrategikoak direla azaldu zuen, “gure nortasun zeinua, inpaktua murriztea ahalbidetzen diguten baloreak dira; iraunkorrak izateko tresna eta kudeaketa badaukagu”.
Asier Otxoa de Eribe, FYM-Cementos Rezolaren Garapen Iraunkorreko zuzendaria, moderatzailea izan zen topaketa honetan Muskizko zein Zierbenako alkateak izan ziren, Borja Liaño eta Marce Elorza, hurrenez hurren, eta Josean Galera, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen kontseilariordea, eta Victor Aierdi, Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabalen koordinatzailea, ere hizlari izan ziren.
Victor Perez de Gezuragaren aurkezpena, hemen.