Petronorrek bere urteroko koordinazio-jardunaldia izan zuen atzo, Guggenheimen. Bertan Findegiaren egungo egoerari zein etorkizuneko erronkei buruz gogoeta egin zen, “Petronor Barriari” buruz, alegia.
Goizeko programan Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiaren eta Josu Jon Imaz Findegiaren presidentearen hitzaldiez gainera, eztabaida txanda antolatu zen honako gai hauei buruz hitz egiteko: Kultura, Pertsonak, Kudeaketa Eredua, Erreputazio Korporatiboa, Ekoizpen Eskema, Erabilgarritasuna, Segurtasun Sistema zein Ingurumena, eta Kudeatu daitezkeen Gastuak.
Arratsaldean, Urko Urbizu Petronorren Energia Kudeaketaren eta CO2 Murrizketaren buruak “Eraginkortasun Energetikoa eta Karbono Dioxidoaren Murrizpena” plana aurkeztu zuen. Hitzaldi honen ondoren, “World Kafea” antolatu zen, bertaratutako guztiekin, Findegiaren etorkizuneko plan berria (Petronor Barria) osatzen duten baloreak (zintzotasuna, erantzukizuna, gardentasuna, malgutasuna eta berrikuntza) eztabaidatzeko eta horien inguruan ondorioak ateratzeko.
Argazkiak, hemen.
Bideoa, hemen.