Unai Morato, Ibai Arco, Ander Montero eta Enara Lopez Mendiz Mendi-Petronorren txirrindulariek podiumera igo dira, asteburu honetan, Legazpiko frogan eta Mireia Muñozek Valentziako Hiriaren Federazio Kopan.
Mendiz Mendi-Petronorrentzako asteburu arrakastatsua izan da. Legazpin, kadete mailan, Unai Moratok garaipena lortu du eta Ibai Arco laugarren izan da. Junior mailan, Ander Monterok hirugarren postua lortu du eta Enara Lopezek, emakumezkoetan, podiumean bigarren izan da.
Valentziako Hiriaren Federazio Kopan Mireia Muñoz kadeteak hirugarren postua lortu du. Gainera, Unai Morato taldekidearekin batera, Bizkaiko Selekzioarekin Belgikara joateko aukeratua izan da. Bertan bi frogetan parte hartuko dute, abenduaren 21 eta 22an, Essen-en (C-1) eta Namur-en (CDM).
Zorionak guztioi!