Angel Viadero Sestao Riverren entrenatzaileak eta Carlos Pouso zein Axier Intxaurraga Mirandesen eta Amorebietaren entrenatzaile ohiak, hurrenez hurren, hitzaldia eskainiko dute bihar, 19:15etan, Muskizko Meatzari Aretoan.
“Futbol entrenatzailea XXI. Mendean” izango da BYP Eventos Deportivosek antolatuko duen eta Petronorren babesa daukan hitzaldi honetan jorratuko den gai nagusia.
Sarrera librea da eta etortzen direnean artean Athleticekin erlazionatutako oparia zozkatuko da.