Gaur egun, Petronorrek urteko 245.500 tona CO2 gutxiago isuritzen ditu baina espero du 2016 urterako 390.000 murriztea. Hori da ekintza planaren lehendabiziko helburua Urko Urbizuk, Petronorren Kudeaketa Energetikoaren eta CO2 Murrizketaren burua, Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialean, atzo, azaldu zuenez.
“Findegioko karbono plana gure proiektu estrategikoetako bat da eta gure helburua urtero 390.000 tona CO2 gutxitzea da, teknologia eguneratuz eta diseinu zein operazio hobekuntzak eginez” azaldu zuen Urko Urbizuk. Gainera, “gaur egun, abian jarri ditugun lan aurreratze eta inbertsio proiektuei esker, urteko 245.000 tona CO2 murriztu ditugu” azpimarratu zuen.
108 milioi euroko inbertsioz, Petronorrek 2016rako CO2 isuriak %15ean beheratuko ditu. “Asmo handiko plana da, baina agin ahal da eta heldu egingo gara”, ziurtatu zuen Urbizuk.