Athleticen Fofutxak Petronor.info-n

Petronor.info-k Athleticen fofutxak ditu salgai. Panpinak Leirek egiten ditu, Las Karreraseko eskulan zalea.

Leireren zaletasuna urrunetik dator: altzariak berriztatzen ditu, olio-pintura praktikatzen du, etab. Interneten bidezko tutoretzen bidez ikasi du fofutxak egiten. Panpina bakoitzak, gutxi gora behera, egun bateko lana dauka, “bi ume ditudalako eta ezin naizelako egon 24 orduan honekin” azaldu du Leirek.

Fofutxen gorputza eta ilea goma evaz egiten da eta burua zein oinak puliespanez. Goma eva plantxa pasatuz berotu egiten da eta ondoren forma ematen zaio. Gero, pieza bakoitza pegatu egiten da silikonarekin edo kola berezi batekin.

Leire Athleticen, Somorrostroren, Abantoren… fofutxak egiten ditu, ezkontzetarako, bataioentzako, jaunartzentzako… kolore, tamaina zein itxura guztietakoak; Petronor.info bulegoan enkargatu daitezke.

Argazkiak, hemen.