Petronorrek 15.000 tona betun asfaltikoz hornituko du Onduline bere produktu berria ekoizteko, Onduvilla

Ondulinek bere inbertsio berria aurkeztu zuen atzo: Onduvilla, brikolajerako asfalto plaka. Produktu berri honen ekoizpenerako Petronorrek 15.000 tona betun asfaltikoz hornituko du.

Petronorrek Onduline betun asfaltikoz hornitzen du produktuen ekoizpenerako, hori bere produkzio kostuaren %60a da.  Andre Blazquez Onduline Materiales de Construccion-en kontseilaria eta Europako Onduline Taldearen presidentea, krisia dela eta, Gallartako fabrikak egoera ekonomiko larria jasan duela azaldu zuen, hala ere “bere jarraitasunaren aldeko apustua egin da, munduko beste fabriken aurrean, gure instalazioetatik 3 kilometrotara Petronor daukagulako eta findegiaren merkataritza politikari esker oso baldintza onuragarriak eskaini dizkigulako”.

Produktu berriaren, Onduvillaren, ekoizpena dela eta Petronorrek bere asfalto salmenta 3.000 tonatik 15.000 tona ingurura handituko du. Egunero Muskizko Findegiak betun asfaltikoz betetako 2 kamioi bidaltzen ditu Ondulinera, 1.200 tona hileko.

Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusia, Gonzalo Diez-Heppe Asfalnorren gerentea eta Ricardo Zamorano Findegiaren Tanke zein Itsas Terminalaren arduraduna bertan izan ziren.

Argazkiak, hemen.