Kontrol aurreratua kontrol-ingeniaritzarekin erlazionatutako teknologien multzoa da eta prozesuak operatzerakoan ahalik eta etekin gehiago ateratzeko balio dute. Baina guztia ez da tresna teknologikoa, kontrol aurreratuaren alderdirik garrantzitsuenetarikoa pertsonak dira, bere parte-hartzea prozesuan. Petronorren kontrol aurreratuak eragiketak optimizatzen laguntzen du.
Petronorrek 90. hamarkadan hasi zuen kontrol aurreratua, prozesuaren unitate guztien digitalizazioarekin batera eta 20 milioi euro inbertituz. Honi esker, urtero 10 milioi euro aurrezten direla kalkulatu da, 3 miloi euroko inbertsioekin. Honela, Petronorrek zerbitzatzen dituen produktuak optimizatzen ditu, eskatzen diren zehaztapenen arabera arauturik.
Urtero Petronorren Kontrol Aurreratuaren sailak findegiaren prozesuen optimizazioari hiru ekarpen egiten dizkio. Azkenen artean DMC proiektua dago, findegiaren hainbat guneetan (1. Dorrean eta 2. Findegian adibidez) iragarpen kontrolerako erabiltzen den teknologia. Urtero 10 milioiko irabaziak izango direla kalkulatu da. Azpimarratu beharra dagoen beste proiektu bat “Desulfurazio Unitateen tenperatura zein sufre produktuaren profilaren Kontrola” da, G4 eta G1 unitateetan ezarria, 2.4 milioi lortuz; G3n eta HD3an abian jartzen denean bikoitza izango da. Azkenik (SGM) tanke parkeetako Mugimenduak Kudeatzeko Sistema dago. SGMk produktu guztien mugimendua bizkortu eta optimizatzen du, instalazioei errendimendu handiagoa ateraz. Urtero 10 milioi euro aurreztea itxaro da.
Gainera, mugimenduak azkartzeko, sail honek tresna berria garatu du, google map antzekoa; findegiaren barruan produktuen joan-etorria modu bizkorrago eta ziurrago batean egitea ahalbidetzen du, bistaratzea zein kokapena ere, koloreen bidez, hobetuz.