Donostiako Usandizaga Institutuaren eta Iruñako Donapea IIP-ren 90 ikasle inguruk Petronor bisitatu dute, otsailaren azkeneko aste honetan.
Gazteek findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten Angel Gil Zerbitzu Orokorren arduraduna gidari.
Gaiari dagokion bideo aproposa ikusteaz eta instalazioetan zehar egindako joan-etorriaz gainera, maketa gela zein kontrol gela bat ere ikusi zuten. Ondoren Luzero Puntako Itsas-terminalera gerturatu ziren.