Pozalaguako Leizea, Repsol Gidaren “2013ko Txokorik Onena”, ezagutzeko bisitak areagotzen dira hilabetez hilabete eta Karrantzako Udalak, 2014an zehar, gune paregabe hau sustatzen jarraituko du.
Pozalaguak, Repsol Gidaren Txapelketan, “2013ko Txokorik Onena” bilakatzeagatik lortu zuen zabalkundeari esker 37.263 pertsonen bisita jaso zuen iaz, 2012ko datua bikoiztuz.
2014 urtean zehar Karrantzako Udalak bere baliabide turistikoak sustatzeko eta zabaltzeko lan egiten jarraituko du, horregatik mapa turistiko baten 40.000 ale argitaratu ditu; bertan turismoari, ostalaritzari, ostatuei eta Enkarterriko haranaren interes guneei buruzko informazio eguneratua agertzen da. Gainera, Udalak Enkarterriko landa-turismo edo hoteletan ostatatzen diren eta Pozalagua, Karpin Abentura edo Biañez Eliz-museoa bisitatu nahi duten pertsonei beherapen eta promozio bereziak egingo dizkie.
Azpimarratu beharra dago, datorren martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, neskak doanik sartu daitezkeela Pozalaguan.