Hainbat irakas-gune, unibertsitate zein elkarteetako 282 pertsonek Findegiaren instalazioak bisitatu dituzte otsailean zehar.
Bisitari guztiek findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten Angel Gil Zerbitzu Orokorretako arduradunaren azalpenen bidez. Gaiari dagokion bideo aproposa ikusi, maketa gelan izan eta instalazioetan zehar zirkuitua egiteaz gainera Luzero Puntako itsas-terminalera ere gerturatu ziren.
Otsailean 8 talde, 282 pertsona, Petronorren izan dira eta beste 11 talde etorriko dira martxoan.