Valentin Turienzoko (Colindres) eta Zallako 80 ikasle inguruk Findegiaren instalazioak bisitatu dituzte apirilaren lehen astean zehar.
Ikasleek Petronorren historia eta fintze prozesua gertutik ezagutu zuten Angel Gil Zerbitzu Orokorren arduraduna gidari.
Gaiari dagokion bideo aproposa ikusi, maketa gelan izan eta instalazioetan zehar zirkuitua egiteaz gainera Luzero Puntako itsas-terminalera ere gerturatu ziren.