Petronorrek, Repsol Fundazioak eta Energiaren Euskal Erakundeak Energia-Eraginkortasunari buruzko Jardunaldia antolatuko dute, datorren apirilaren 29an, Euskalduna Jauregian.
Pilar Urruticoechea Energiaren Euskal Erakundearen zuzendaria eta Cesar Gallo Repsol Fundazioaren presidenteordea Energia-Eraginkortasunari buruzko Jardunaldia ireki eta aurkezteaz arduratuko dira.
Ondoren Luis Pedrosa Tecnaliaren Energia zuzendariak mahai-ingurua moderatuko du. Bertan Energia-Eraginkortasunaz, Euskadin zein Espainian, eztabaidatuko da, Repsol Fundazioaren Energia Behatokiaren txosten teknikoaren emaitzak ezagutaraziko dira eta, lehiakortasunaz eta Energia-Eraginkortasunari dagokionez, euskal estrategiaz ere mintzatuko da.
Atseden txikiaren ostean, Jose Ignacio Zudaire Petronorren Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariak Energia-Eraginkostasunaz zein Gizarteaz eztabaidatzeko beste mahai-ingurua moderatuko du. Repsol Fundazioaren Energia Behatokiaren giza txostena aurkeztuko da, Bizkaian dagoen Energia-Eraginkortasun estrategia aztertuko da, baita tokian tokiko Energia-Eraginkortasuna ere, Sestao adibide arrakastatsu moduan erakutsiz.
Programa, hemen.