Repsol Fundazioak, Petronor eta EEE-rekin batera, Bilbon aurkeztu du, gaur arratsaldean, Energia Behatokiaren Energia-Eraginkortasunaren Ikerketa eta Gizarte Adierazlea.
Cesar Gallo Repsol Fundazioaren Presidenteordeak Energia-Eraginkortasunaren 2013ko Repsol Gizarte Adierazlearen txostenaren ondorio nagusiak azaldu ditu, Andreu Puñet Petronorren Kontseilari Delegatuarekin eta Pilar Urruticoechea EEE-ren Zuzendari Nagusiarekin batera.
Ikerketa hau Energia Behatokiaren bidez egin da. Gizarte ikuspuntutik, herritarrek energia-eraginkortasuna hautematen duten modua kuantifikatzen duen erreminta da. Gainera, beraien ezagueren analisi eta ulermenaren bidez, jarrera eta portaeren bitartez, egokiak diren plan zein neurriak diseinatzea ahalbidetzen du.
2013ko Energia-Eraginkortasunaren Repsol Gizarte Adierazleak 100etik 62,26 puntuatzen du, aurten, Euskadin, 2011ko adierazlea baino puntu bat gehiago. Ikerketa berriaren arabera ekonomi krisiak energia-eraginkortasunaren eta aurreztearen aurreko jarrera zein portaeretan eragina izan du: euskaldunen %81ak uste du gizarteak energi kontsumoaren aurrean dituen jokabide zein ohituretan krisiak eragin handia izan duela, eta gehiengoak (%94ak) krisialdiaren ostean kontsumo ohitura eraginkorrak mantenduko dituela pentsatzen du. Gainera, Euskadiko biztanleen %61ak orokorrean gastuak murriztu ditu edo behintzat energia aurrezten saiatu da, krisiaren eraginez. Azpimarratu beharra dago herritarrek etxean zein kotxean kontsumitzen dutena Espainiaren energia eskaeraren %40a dela.
Datu hauetaz aparte txostenak 16 gomendio ematen ditu, energia-eraginkortasunaren giza erronkari aurre egiteko, hiru ardatzetan: herritarra inplikatu, mito zein hesien haustura eta eragile guztien esfortzu bateratua.
Pilar Urruticoecheak, bere aldetik, EEE-k Euskadiko energia-eraginkortasunaren hobekuntzaren alde duen konpromisoa azaldu du, hainbat sektoreetan ekintzak garatzeko beharrezkoak diren bitarteko eragileen laguntzaren garrantzia azpimarratuz.
Andreu Puñetek hurrengoa esan du: “nahiz eta energia-eraginkortasunaren ideia, gizartean, nahiko berria izan Petronorren DNAn, hasiera-hasieratik, dago”. Honela, azkeneko 40 urtetan, lehengaiaren gehikuntzarik gabe, gutxiago kutsatzen duten eta balio gehiago duten produktuen ekoizpena handitu da, iraunkortasun eta energia-eraginkortasun handiagoa lortzeko printzipioak aplikatuz.
Lan hau sakonki aurkeztuko da, sektoreko 100 profesionalen aurrean, Repsol Fundazioak, Petronorrek zein EEE-k, bihar, Euskalduna Jauregian, antolatuko duten Energia-Eraginkortasunari buruzko jardunaldian.
Prentsa Oharra, hemen.
Andreu Puñeten aurkezpena, hemen.
Argazkiak, hemen.