Muskizek bere V. Familia lasterketa izango du datorren ekainaren 15ean

Muskizek bere V. Familia Lasterketa izango du datorren ekainaren 15ean, Petronorren babesarekin. Frogaren helburu nagusia familia osoa kirola egiten gozatzea eta disfrutatzea da.

Froga Donibane Poligonoan izango da, Muskizko Ikastolaren alboan, goizeko 11:00etan. Familia talde bakoitzak biren eta hamarren arteko partaideak izango ditu eta, dortsal zenbaki berdina eramateaz gainera, froga elkarrekin amaitu beharko dute. Sailkapenik gabeko lasterketa da eta gehienez 5 buelta eman ahal izango zaizkio 1.5 km-ko ibilbideari.

Parte hartu ahal izateko www.vamosacorrer.com webgunean izena eman beharko da, ekainaren 9a baino lehen. Talde bakoitzak 6€ ordaindu beharko ditu. Diru hori, ondoren, Muskizko C.A Muñatonesi eskainiko zaio.