Datorren ekainaren 20an Energia-Eraginkortasunari buruzko adituen jardunaldia izango da Muskizen, Muskiz FP Uda Ikastaroen barruan.
Somorrostro Irakas-guneak eta Muskizko Udalak, Forlanen bidez, Muskiz FP Uda Ikastaroen bosgarren edizioa antolatuko dute ekainaren 16tik uztailaren 11ra. Lanbide Heziketa, energia, enplegua eta iraunkortasuna izango dira ikastaro hauetan landuko diren gai nagusiak. Gainera, ekainaren 20an Energia-Eraginkortasunari buruzko adituen jardunaldia izango da.
Euskadiko instituzio zein enpresa arloetako izen oneko profesionalak parte hartuko dute, ekainaren 20an, goizeko 9:15etan, Muskizko Kultura Etxean hasiko den Energia-Eraginkortasunari buruzko jardunaldian.
Jorge Arevalo Eusko Jaurlaritzaren Lanbide Heziketa Sailburuordea, Borja Liaño Muskizko alkatea eta Juan Manuel Seco Somorrostro Irakas-gunearen zuzendaria jardunaldia ireki eta aurkezteaz arduratuko dira. Ondoren, prozesuetan energia kudeaketaren ziurtapenerako ISO 50.001 arauari eta industria sektorean energia kudeatzailearen irudiari buruzko hitzaldia emango du Ferroserrek. 11:00etan mahai-ingurua hasiko da, energia kudeaketaren inguruko proiektuetan jardute onei buruz eztabaidatzeko. Jose Ignacio Hormaeche Euskadiko Energia Clusterreko zuzendariak moderatuko du.
Topaketa 13:00ak inguruan amaituko da jardunaldiaren ondorioekin.