Gaur, maiatzak 5, Ingurumen Eguna da eta Petronorrek helburu bat dauka: ingurumen inpaktua murrizten jarraitzea.
Petronorrek, bere ekintzen garapenean, ingurumena zaintzea helburu garrantzitsuenetako bat dela uste du. Horregatik bere jarduera bideratzen du prozesu, instalazio, produktu zein zerbitzuei lotutako ingurumen inpaktuak murrizteko eta segurtasun maila handitzeko, betiere langileak, kontratistak, bezeroak eta inguruko gizartea, kontutan izanik.
Inplikazio maila honetan Petronorrek 2012an CO2 isuriak murrizteko 19 milioi euroko inbertsioa egin zuen. Programa honen ondorioz, 2013rako %15aren murrizketa lortu zen eta 2016rako isuriak %20an gutxitzea itxaro da.
Gainera, natura baliabideen eta lehengaien erabilerarako Iraunkortasun konpromisoaren barruan, Petronorrek aurrerapen handiak egin ditu uraren kudeaketa sistemetan, bere erabilera eta ziklo zenbakia handituz, garbiketa onari esker. Muskizko findegia ez du ura natura ingurunera bueltatzen aurretik bere erabilera optimizatu barik. Hozketa dorreetan, adibidez, 4 aldiz berrerabili egin da ura naturara bueltatu baino lehen, dagokion garbiketa egin ondoren. Dorre hauetan ekoizpen ekipo zein makinetatik datorren ur beroa hozten da. Airea botatzen duten haizagailu batzuen bidez uraren zati bat lurruntzen da, hoztuz. Zentzu honetan Petronorrek ur tanten atomizazio sistema hobetu du: gero eta txikiagoak izanik hobeto eramaten ditu lurruntzen dituen aireak. Hau da dorreetan ikusten dugun hodei zuria, lurruntzen laguntzen dien airearekin doazen ur tantak.
Petronorrek ingurumenaren aldeko apustua egiten du, urteko 365 egunetan zehar jarraitzen duen konpromisoa.