Euskadiko ingurumen adierazleek iraunkortasunerako aurrerapauso onuragarria erakusten dute, neurri handi batean, enpresek bere ingurumen jardueraren hobekuntzan egin duten esfortzuagatik. Industriaren eragina airearen kalitatean nabarmen gutxitu da, trafikoak eragiten duena, aldiz, mantendu da. Petronorrek, bere aldetik, %15ean murriztu ditu bere isuriak.
2013ko Euskadiko Ingurumen Profilaren datuen arabera, Euskadiko adierazle garrantzitsuenetan hobekuntza izan da: klima aldaketan, airean, uran, lurrean, bioaniztasunean, baliabide materialetan eta hondakinetan. Azken urteotan, ingurumen hobekuntzan, euskal industria gehien aurreratu den sektorea da: enpresek bere CO2 isuriak %43an gutxitu dituzte 1990tik, aldiz garraioa bikoiztu ditu (%94).
Euskadiko airearen kalitatea, 2013an, ona edo onargarria izan zen neurketen %98.6an; datu honek aurreko urteko adierazlea %0.8an hobetzen du. Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenari dagokienez, 2013ko egunen %99.5an airearen kalitatea ona edo onargarria izan zen hiru udalerrietan. Zentzu honetan, industriaren eragina gutxitu da, berriz trafikoak eragindakoa mantendu da.
Petronorrek, ingurumenaren apustu etengabean, urteak daramatza iraunkortasunaren alde lanean, hainbat neuri hartuz inguruan bere eragina gutxitzeko asmoz. Muskizko findegiak, azkeneko bi urteetan, CO2 isuriak murrizteko 19 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egin du. Helburua 2016rako isuriak %15an murriztea zen baina lortu denez gero beste xede berria abian jarri da, 2 urtetan %20an gutxitzea.