A

Repsol Gidak Añanako Gatz Harana (Araba) aukeratu du “2014ko Txokorik Onena” txapelketan Euskadi ordezkatzeko, gainerako Erkidego Autonomoetako 16 lekuekin batera.

Internautek 1034 hautagai aurkeztu dituzte “Txokorik Onena” izateko. Azkenean, Repsol Gidak Añanako Gatz Harana aukeratu du Euskadi txapelketa honetan ordezkatzeko. Arabako leku hau antzinako itsasoa dauka lur azpian eta gatza iturburuetako urarekin ateratzen da. Erromatarren garaietatik, gatz hori lortu egiten da ura eguzkitan jarriz, herriaren alboan mosaikoa eratzen duten 2.000 larrain edo egurrezko zabaltzen gainean.

Bigarren fasea Repsol Gidaren on line bertsioan zabaldu den “site”-an garatuko da (http://elmejorrincon.guiarepsol.com), abuztuaren 26rarte; egun horretan finalistak jakinaraziko dira.
Zure txokorik gustukoena bozkatzeak eta hautatutako lekuetara bidaiatzeak saria izango du.

2012an eta 2013an Txokorik Onena izan ziren, Magdalenako Eliza (Olivenza) eta Pozalaguako Leizea (Karrantza) turismoaren aparteko hazkundea izan dute: Olivenzan turista kopurua bikoiztu da eta Karrantzan %70an handitu, guzti honek dakarren ondorio ekonomikoekin.

Bozkatu, hemen.