Serbiako Petrolio Industria (NIS) nazio-konpainiarena den, Pancevoko findegiaren ordezkariek Petronorren instalazioak bisitatu dituzte.
Fran Fernandez Petronorren zuzendariorde teknikoarekin, Carlos Pascual Findegiko zerbitzu teknikoen zein prozesuen teknikariarekin, Jelena Batinic Pancevoko Udalaren ordezkariarekin eta Foster Wheeler enpresaren langileekin batera, Coquerra eta koke gordetzeko zein tratatzeko instalazioak ezagutzeko aukera izan dute.
Pancevoko findegiak –Serbiako Petrolio Industria (NIS) nazio-konpainiarena- 4.8 milioi tonako edukiera dauka, FCCdun eskema eta Hydrocraquerra. Momentu honetan Coquer unitatea eraikitzeko teknologia aukeratzen ari dira, horregatik Petronor bisitatzea erabaki dute, dauden Ingurumen Teknikarik Onenak garatzen eta ezartzen erreferentea delako Europan.