Usaina, Las Carreras auzoan

Atzo asteazkena, uztailak 23, hainbat dei jaso ziren Abanto-Zierbenako Las Carreras auzotik,  zenbait usainengatik kexuz. “Arrautza ustel” kiratsa hainbaten ustez eta “sutautsa” beste zenbaitez aburuz. Ohiko industria-protokoloa indarrean jarri eta lanean ziharduten instalazioak miatu ostean, zitekeen arrazoi bakarra une berean martxan jarritako amina-unitatea izan zen, gordineei darizkien gasak arazteko prozedura alegia.

 

Normaltasun osoz egokitu zen jarduera honen ondorioz, gasak zuzietan barrena abiarazi eta erraustu ziren, behar den legez, eta, behar bada, adierazitako usaina eragin.

Ez ziren inondik ere isuri-mugak gainditu eta, ez igorpen-sarean eta ez kontrol- kabinetan, ez zen aire-kalitatea bermatzen duen parametrorik goititu.