Repsol Fundazioak, “Más Que Palabras” programaren bitartez, Muskizko Elizbarrutiko Caritasen “Vivienda para todos” proiektua hautatu du. Gualber Atxurra Petronorren Erakunde Harremanetako arduradunak, gizarte-bazterketa izateko arriskua duten familientzako harrera pisuen egokipenean oinarritutako, ekimena aurkeztu du Repsolen egoitzan (Madrilen).
“Vivienda para todos” proiektuaren bidez pisuetan ostatua emango zaie, urte batean zehar, diru sarrerarik gabe, emergentziazko egoeran dauden pertsonei. Aldez aurretik alderdi pertsonalak, familiarrak zein laboralak hobetzeko konpromisoa ezarriko da, jarraipenaren eta bizitegi egonkortasunaren bidez; honela, heziketa, osasungintza eta oinarrizko gizarte baliabidetara helduko dira.
Repsol Fundazioaren “Más Que Palabras” programak, Repsol taldearen langileek proposatutako, gizarte proiektuak babesten ditu. Hauek, kolektibo kalteberen bizi kalitatea hobetu behar dute, gizarte integrazioa bermatu edo pertsona-talde zehatzen beharrez arduratu. Proiektu bakoitzak 6.000 euro jasoko ditu eta lehen fase honetan 188tik 17 hautatu dira, haien artean Gualber Atxurrak aurkeztutako “Vivienda para todos”. Urriaren 31tik aurrera ekimen aukeraketaren bigarren faseari hasiera emango zaio, 44 finalista izan arte.