Añanako Gatz Harana (Araba), 12.416 botorekin, Repsol Gidaren “2014ko Txokorik Onenaren” final-aurretarako sailkatu da. Orain Puente de Alcantara-ren (Extremadura) aurka lehiatu beharko da finalera pasatzeko.
Repsol Gidak Añanako Gatz Harana aukeratu zuen “2014ko Txokorik Onenean” Euskadi ordezkatzeko eta, 12.416 botoekin, final-aurretarako sailkatu diren 4 lekuetako bat da. Orain lau txoko hauek bikoteka lehiatuko dira eta bien artean botorik gehien lortzen duenak finalera pasatuko da.
Añanako Gatz Harana Puente de Alcantara-ren (Extremadura) aurka lehiatuko da txapelketaren azkeneko fasera pasatzeko eta abuztuaren 26an 2 leku finalisten izenak ezagutaraziko dira.
Herritarren parte hartzea sustatzeko asmoz, Gatz Harana Fundazioak, jasotako boto bakoitzagatik, Añanako 10 gramo gatz emango dizkio Elikagai Bankuari.
Añanako Gatz Harana lagundu eta bozkatu! hemen.