Petronorren eta kontratu enpresen langileek odola eman dute, gaur goizean, Bizkaiko Odol-Emaileen Elkarteak Findegira ekarri duen Osakidetzaren unitate higikorrean.
Gaur goizean, Petronorren eta kontratu enpresen langile talde ugaria, 3 ordutan zehar, Bizkaiko Odol-Emaileen Elkarteak Findegian jarritako unitate higikorrera gerturatu dira odola emateko.
Petronorrek 25 urte baino gehiago daramatza -Galdakaon egoitza duen- Bizkaiko Odol-Emaileen Elkartea laguntzen. Elkartea Findegira osasun material guztia eta beharrezko profesionalak ekartzeaz arduratzen da eta, Petronorren Lan Osasun sailarekin batera, langileak kanpainaz informatzen ditu, nahi duenak odola eman dezan.
Kanpaina hau duela 25 urte baino gehiago hasi zen Petronorren antolatzen eta oso harrera ona izan du beti, horregatik hiru hilero egiten jarraitzen da.