Alcantarako zubi erromatarrak eta San Feliceseko baselizak Repsol Gidaren “2014ko Txokorik Onena” txapelketa irabazi dute. Añanako Gatz Harana (Araba) finalaren atarian gelditu zen, hirugarren postuan.
Alcantarako zubi erromatarra (Extremadura) eta San Feliceseko baseliza (Errioxa)- 700.000 boto baino gehiagorekin- Repsol Gidaren 2014ko Txokorik Onena-ren irabazleak dira. Txapelketaren azkeneko fasean izandako boto ugaritasuna dela eta “Txokorik Onena” promozioaren zerbitzariak kolapsatu ziren, zenbait momentutan. Erakunde zein herritarren inplikazio handia kontutan izanda, txapelketaren epaimahaiak, salbuespenezko izaeraz, bi leku finalistak irabazle izendatzea erabaki du, beraien boto kopuru altua, ardura eta gogoengatik.
Bi txoko irabazleek, Alcantarako zubi erromatarra eta San Feliceseko baseliza, Guiarepsol.com webgunean beraientzako bereziki sortutako edukiak izango dituzte. Gainera, udalerriko alkateei domina eskainiko zaie, “2014ko Txokorik Onena” deritzan saria aitortuz.
Euskadiren ordezkaria txapelketan, Añanako Gatz Harana (Araba), finalaren atarian gelditu zen, hirugarren postuan, azkeneko fasean 54.224 boto lortuta.