Repsol Fundazioaren Ekintzaile Funtsaren bost proiektu –Vortex, Ledmotive, Powertrack, Focus eta Ecomesh– The South Summit lehiaketan jasotako 3.000 proposamenen artean aukeratutako ehun finalisten artean daude. Txapelketa Europako Hegoko ekimen erakustaldi nagusiena da eta Madrilen antolatuko da bihartik aurrera.
Ekintzaile Funtsaren bost proiektu finalistak –Vortex, Ledmotive, Powertrack, Focus eta Ecomesh– Repsol Fundazioaren laguntzaz izandako inkubazio prozesuaren ondorioz sendotutako errealitatea dira eta, bihartik ostiralerarte, Madrilen antolatuko den The South Summit 2014-ean aurkeztuko dira.
The South Summit-ak nazioarteko inbertsio funtsik nagusienak, startup-ak eta erakunderik berritzaileenak biltzen ditu. Repsol Fundazioak eta Repsolen Azaleratutako Negozioen Zuzendaritzak ekitaldian izango dira stand batekin eta hitzaldi zein mahai-inguruetan parte hartuz.
Txapelketaren proposamen irabazleek finantzaketa eta nazioarteko bihurtzeko erraztasunak izango dituzte, baita ikuspen handiagoa eta estrategikoak izan daitezkeen akordioetara sarbidea izateko aukera ere.
Informazio gehiago, hemen.