Maite Etxebarria Abanto-Zierbenako alkatesak, Jose Ignacio Zudaire Petronorren Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariak, Kike Hermosilla Deiaren zuzendari Komertzialak eta Goyo Vicente Gallarreta Mendi Taldearen presidenteak, datorren igandean (urriak 19) izango den, Meatzaldeko herriko Mendi Ibilaldiaren 5. edizioa aurkeztu dute gaur goizean.
Goyo Vicentek ibilaldiaren zehaztasun guztiak azaldu ditu “bi bide” izango dituela azpimarratuz, “bata luzea, 31km-koa, eta bestea motza, 20km-koa. Aurten Trianoko Mendietan eta Galdamesen jarri dugu arreta eta ibilaldi mendizaleagoa da”. Maite Etxebarriak bere aldetik “herritar guztiak, inguruko herrialdeetako eta gainerako probintzietako jendea” parte hartzera gonbidatu ditu, “Abanto-Zierbenak erakusteko eta eskaintzeko asko duen herria delako, meatzari historia duten paisai garrantzitsuekin, eta, igandean, partaide guztiei irekirik dago”.
Jose Ignacio Zudairek hurrengoa aipatu du: “ekimena bikaina iruditzen zaigu eta babestu behar diren balioen barruan dago. Bizitza osasuntsua izateko ohiturak sustatzen ditu, ez da kirol txapelketa baizik eta kirola praktikatzen goiz atsegina pasatzeko modua, gainera gure tradizioa den mendizaletasunean erroturik dago”. Kike Hermosillak bere aldetik “jadanik herria zeharkatzen 5 urte” direla gogoratu du: “Deiarentzat Bizkaiko herrietatik gertu izateko modua da. Abantoko Udalarekin harremana bikaina da, klubak arima eta bihotza jartzen du eta Petronor gure birikia da ibilaldia bermatzeko, etorkizuna izan dezan”.
Informazio gehiago, hemen.
Izena eman, hemen.
Argazkiak, hemen.
Bideoa, hemen.
Bideoa Youtuben, hemen.