Somorrostro Irakas-gunea Repsol Fundazioak Lanbide Heziketara Aplikatutako Berrikuntza Energetikoko Proiektuen 1. Deialdian parte hartzeko aukeratu dituen bost proiektuen artean dago –Euskadiko beste 3 eta Madrileko batekin batera- . Honek Euskal LH irakas-guneen maila altua baieztatzen du.
Repsol Fundazioak, atzo, aurkeztu zuen Somorrostro Irakas-gunean Lanbide Heziketara Aplikatutako Berrikuntza Energetikoko Proiektuen 1. Deialdia. Muskizko CFPa programan parte hartzeko aukeratutako bosten artean dago, beste 3 irakas-gune euskaldunekin -IEFPS San Jorge (Santurtzi), IEFPS Repelega (Portugalete) eta IEFPS Usurbil (Zubieta)- eta Madrileko batekin – IES Virgen de la Paloma- batera. Aukeraketa honen bidez Euskadiko LH irakas-guneen maila altua baieztatzen da, baita Estatuan duten adeitasuna ere.
Ekimena Goi Mailako LH ikasleen artean berrikuntza energetikoa sustatzera bideraturik dago eta, gainera, CFP zentroei balioa eman nahi die, prozesuetan, produktu/zerbitzuetan, eta ekoizpen sektorean aplikatu daitezkeen sistemen integraziorako industria zein teknologia berrikuntza gunetzat.
Tknikaren laguntzaz garatuko den, deialdia Goi Mailako 2. kurtsoko ikasleei edo ikasle ohiei, gehienez 2 urteko antzinatasuna dutenei, zuzendurik dago. 2-5 pertsona bitarteko taldeak sortu beharko dituzte eta iraunkortasunaren, energia eraginkortasunaren, mugikortasun arduratsuaren, hesien integrazioan zein pertsonen bizitza kalitatearen hobekuntzan oinarriturik egon beharko dira. Aurkeztutako proiektu guztien artean 6 aukeratuko dira urte batean zehar inkubatzeko. Epe horren barruan ikasleek hezkuntza outdoor ekintzara joango dira eta bertan, 5 egunetan, proiektuen eta komunikazio gaitasunen garapenerako ezagutzak jasoko dituzte. Gainera, Repsol Fundazioaren sostengua izango dute, bere proiekturako ad hoc laguntza eta 12.000€ emango zaizkie taldeei eta 10.000€ ikasleen CFPi.
Fernando Alonso Izinker-en kontsultariak Muskizen zuzendu zuen aurkezpen saioaren dinamika. Bertan izan ziren Maribel Serrano, Encarna Sanz eta Pilar Rivero –Repsol Fundazioaren hezkuntza, prestakuntza eta estrategia sailetakoak- Iñaki Mujika -Tknika-ren zuzendaria- eta Juanma Seco –Somorrostro Irakas-gunearen zuzendaria-.
Argazkiak, hemen.