Eduardo Romero: “Ekintzaile Funtsa konpromiso eredua da berrikuntza zein talentuarekin”

“Ekintzaile Funtsa konpromiso eredua da berrikuntza zein talentuarekin” azpimarratu zuen Eduardo Romero Repsol Fundazioaren Ekintzaile Funtsaren zuzendariak atzo, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Elkartegian (Zamudion) izandako, Energia eta Ekintzailetzari buruzko jardunaldian.

Eduardo Romero Petronor, Repsol Fundazioa eta SPRI-k, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Elkartegian (Zamudion), antolatu zuten topaketa eta eztabaidan Energia zein Ekintzailetzaz mintzatzeko parte hartu zutenetako bat izan zen.  Romerok Ekintzaile Funtsa “berrikuntza zein talentuarekin konpromiso eredua” dela aipatu zuen, “ekintzaile hauen garapenean egiten dugun ekarpen nagusia, tutoretzak, aholkularitza, prestakuntza eta bi urteko segizioa dira, bere proiektua errealitatea bihurtzeko; aitzindariak gara honetan” gaineratu zuen.
 
Repsol Fundazioaren Ekintzaile Funtsaren zuzendariarekin batera ekintzailetzarekin erlazionatutako enpresa zein erakundeetako hainbat ordezkarik parte hartu zuten, Euskadiko ekintzailetza teknologikoaren eragile dinamizatzaile moduan beraien esperientziak partekatuz. Iñaki Tellechea SPRIko Enpresa Sustapen zuzendariaren moderaziopean izandako mahainguruan, Aitor Urzelai Eusko Jaurlaritzaren Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazioaren Gizarte zuzendariak hurrengoa gogoratu zuen: “Eusko Jaurlaritzaren ekintzailetza politika aberastasuna zein enplegua sortzen duten iturri berriak identifikatzearen eta sustatzearen beharraz jaiotzen da, Euskadiko etorkizuneko lehiakortasuna zein iraunkortasuna ziurtatzeko. Ekintzaileak hasierako ideiatik proiektuaren sendotzerarte laguntzen ditugu”. Jose Maria Villate Innobasqueren zuzendari nagusiak bere aldetik “Euskadin berritzaileak gara, baina ez ekintzaileak” esan zuen. Ondoren, Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzien Fakultateko dekanoak eta Marisa Arriola BIC Gipuzkoa Berrilaneko zuzendari nagusiak prestakuntzaren eta ekintzaileei eman beharreko laguntzaren garrantziaz mintzatu ziren.

Atseden txikiaren ostean Juan Diego BEAZ-eko zuzendari nagusiak hurrengo mahai-ingurua moderatu zuen, zeinetan 5 ekintzailek -Elena Gonzalez, Jesus de la Fuente, Garceran Rojas, Raul Perez-jimenez eta Luis Cobos- haien enpresak eratzean izandako esperientziaz hitz egin zuten –Repsol Fundazioaren, BEAZ-en, BIC Gipuzkoa Berrilanen eta Tecnaliaren laguntzaz sortutakoak, hain zuzen ere-.

Ondoren, beste hitzaldi txandari hasiera eman zitzaion “ikerketatik enpresara” gaiaz mintzatzeko eta eztabaidatzeko, Javier Garcia Tejedor Tecnalia Research & Innovationeko Energia eta Ingurumen Saileko Negozio Garapen Zuzendariaren moderaziopean. IK4 Research Alliance, Tecnalia Ventures, Repsol eta EHU/UPV beraien ikuspegia ezagutzera eman zuten.

Prentsa Oharra, hemen.

Argazkiak, hemen.

Bideoa, hemen.

Bideoa Youtuben, hemen.

El Correon jardunaldiari buruz argitaratutako gehigarria, hemen.