Abanto-Zierbenak bere Mendi Ibilaldiaren V. edizioa izan zuen atzo. Guztira 334 mendizalek parte hartu zuten, iaz baino 30 gehiago.
Gallarreta Mendi Taldeak antolatutako eta Petronorren zein Deiaren babesaz egindako froga goizeko 8:00etan hasi zen Gallartako Eusko Gudariak Plazan. Guztira 12-71 urte bitarteko 334 mendizalek parte hartu zuten –iaz baino 30 gehiago-. Euskadi osoko partehartzaileak etorri ziren –Abanto (%37a), Muskiz, Trapaga, Bilbo, Zierbena, Etxebarri, Donostia, Gasteiz…- eta Kantabriatik ere. Azpimarratu beharra dago aurten mendizaleen %28a emakumeak izan direla.
Ibilbide motza (20km) amaitu zuten lehenengo gizonak -2:30 ordutan- Jose Manuel Rodriguez –Petronorren langilea- eta Aitor Lobato izan ziren; eta emakumezkoei dagokionez, Pilar del Olmo eta Eneritz Fernandez abantotarrak, zeinek 3:10 ordutan bukatu zuten. Esperientziari buruz Jose Manuelek “ibilbidea iaz baino gogorragoa” izan dela esan zuen, “baina kirolean jendea hasteko aproposa”. Pilarrek bere aldetik martxa “oso ondo” zegoela aipatu zuen.
Ibilbide luzea (31km) Jon Robertsonek eta Jose Luis Pozok amaitu zuten lehenengo, 3:35 ordutan, eta froga “polita zein zorrotza” zela azaldu zuten, baita hurrengoa nabarmendu ere: “iaz baino askoz hobeto dago, %100 gomendagarria da. Etorri behar da eta frogatu”. Lehen neskak Ana Moreno eta Natalia Fraile abantotarrak izan ziren.
Ibilaldia amaitzerakoan partaide guztiek kamiseta bana jaso zuten, Eusko Gudariak plazan prestaturik zeukaten zuzkiduraz indarrak berreskuratzen zituzten bitartean.
Argazkiak, hemen.
Bideoa, hemen.
Bideoa Youtuben, hemen.