Aitor Hernandezek Muskizko VII. Ziklokross Txapelketa irabazi zuen atzo, Espainiako Kopan laugarren garaipena lortuz.
Estatuko 450 txirrindulari inguruk Donibane zelaietan bildu ziren atzo –Mendiz-Mendi Taldeak antolatutako- Muskizko Ziklokross Txapelketaren zazpigarren edizioan parte hartzeko. 2650m-ko zirkuituko froga Espainiako Koparako puntuagarria izan zen.
Elite mailan Aitor Hernandez izan zen irabazle, Espainiako Ziklokross Kopan bere laugarren garaipena lortuz. Felipe Orts lasterketa amaitu zuen bigarrena izan zen, baita lehena sub-23 mailan, eta Javier Ruiz de Larrinaga hirugarren postuan sartu zen (bigarrena elite mailan). Kevin Suarez kantabriarrak zirkuitua bete zuen laugarrena izan zen, bigarren sub-23 mailan. Bosgarren postua Asier Arregirentzat izan zen (hirugarren elitea). Emakumezkoetan Lucia Gonzalez izan zen irabazlea, Alicia Gonzalez ahizparen (garailea sub-23n) eta Rocio Gamonalen aurretik.
Azpimarratu beharra dago Iñigo Burgos muskiztarrak master 40 mailan lortutako garaipena.
Gualber Atxurra Petronorren Erakunde Harremanetako teknikaria, eta Rufino Manterola, Gontzal Riancho zein Txus Romon Muskizko zinegotziak, Pedro Alonso eta Cesar Saralegi Mendiz-Mendiren presidente eta kidearekin batera, hurrenez hurren, sariak emateaz arduratu ziren.
Argazkiak, hemen.