Petronorrek 35.248€ inbertitu ditu Mantenu habeartearen merkurio lurruneko lanpara zaharrak 56 LED argiengatik ordezkatzen. Honela, lekuaren argi maila ia hirukoiztu da eta kontsumoa hamarren batera murriztu.
Findegiaren Mantenu habeartean instalatutako, LED argiztapen sistema berriarekin Petronorrek energia eraginkortasuna hobetzea bilatzen du –eta energia kontsumoaren murrizketaren ondorioz dagokion ekonomia aurrezpena lortu- baita mantenu kostuak gutxitu eta argiztapen maila hobetu ere.
LED argi hauei esker lekuaren argiztapen maila ia hirukoiztea lortu da (175 lux-etik 497 lux-era) eta kontsumoa hamarren batera gutxitzea (197100 KWh-tik 19426 KWh-ra). Sistema berria, LED teknologia dela eta eraginkorragoa izateaz gainera, tailerraren beharretara automatikoki egokitzen da –jarduerarik ez dagoenean edo argiztapen naturala dagoenean intentsitatea jaitsiz- eta mantenu gutxiagoa behar du.
Raul Fernandez elektrizitate teknikaria eta Pedro Puras Petronorren elektrizitate burua, A Coruñako findegian ere garatu den, proiektu honetaz arduratu dira.