Petronorrek -Bizkaiko Foru Aldundiaren bitartekotzaz- Muskizko bi abeltzainekin eta Abanto-Zierbenako batekin akordioa sinatu du, modu araupetu batean, konpainiak Itsaslurren dituen lursailetako lau haiei usteko.
Jose Ignacio Zudaire Findegiaren Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariak akordioa sinatu du Antonio Alcazar eta Maria Luisa Martinez abeltzain muskiztarrekin eta baita Endika Albizua abantoarrarekin ere, Petronorrek Itsaslurren dituen lursailetan garatzen duten jardueraren egoera erregularizatzeko eta lurrak abere-ustiapen hauen zerbitzurako jartzeko helburuz, baliabide urria baitira.
Behi-abeltzainek Petronorri ordainduko diete, 10 urtetan zehar, alokairu txikia, Basalan S.A. foru elkarte publikoak ezarritako prezioen araberakoa eta baita, urte honetarako, Bizkaiko Foru Aldundiaren Nekazaritza Sailak jarritako balioen araberakoa ere.
Petronorrek, duela 40 urte, lursail hauek erosi zituen Itsaslurren (Muskizen), bertan industria inbertsioa egiteko. Azkenean proiektua ez zen aurrera atera eta konpainiak lurrak saldu zioten abeltzain horiei utzi zizkien berriz, bere abereak bazkatu dezaten. Denbora joan ahala, lursail horiek betidanik erabiltzen zituzten baserritar gehienak erretiratzen edo hiltzen joan ziren eta beste pertsona batzuk lurrak hartu zituzten, legez kanpo alokatuz. Horregatik, Bizkaiko Foru Aldundiaren bitartekotzaz, Petronorrek egora hau erregularizatzea erabaki du, lehen sektorea babesten jarraituz.