Athleticek San Mameseko denda ofizial berria inauguratu du gaur, lehen taldeko jokalari guztiekin, baita emakumezkoen taldearekin ere.
Athleticek San Mameseko merchandising denda berria aurkeztu du, gaur goizean, -Katedraleko Hego Tribunaren azpian kokatua (0-26 ateen artean)- Josu Urrutia presidenteak burututako ekitaldian. Gizonezko zein emakumezkoen lehen taldeko jokalari guztiak bertan izan dira, beraien teknikariekin batera.
Carlos Gurpegi eta Iraia Iturregi kapitain zurigorriak erakusleihoa desestaltzeaz aurduratu dira eta bertan Athleticen jokalariak, gizonak zein emakumeak, agertu dira, bizidun maniki gisa.
Urrutiaren mintzaldi laburraren ostean, bertaratutako guztiek denda bisitatzeko aukera izan dute, 400 metro karratuko eremua, bi solairutan banaturik.