Josu Jon Imaz: “erronka zailak gainditu ditugu eta etorkizunekoak erantzuteko gai ere izango gara”

“Erronka zailak gainditu ditugu eta etorkizunekoak erantzuteko gai ere izango gara” esan du Josu Jon Imaz Repsolen kontseilari delegatuak eta Muskizko findegiaren presidenteak Petronorrek gaur, San Mamesen, izandako Urteko Jardunaldian.

Josu Jon Imazek Petronorrek gaur, San Mamesen, antolatutako Urteko Jardunaldian hitza hartu duen lehena izan da. Jose Angel Iribar Athleticen atezain ohiaren ongi etorriaren eta Jose Ignacio Zudaire Findegiaren Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariaren aurkezpenaren ostean, Imazek finketa sektoreaz eta Petronorrek azkeneko urteotan gainditutako erronkez mintzatu da: instalazioen eraldaketa, ingurunearekin harremanen hobekuntza, energia eraginkortasunaren hobekuntza, merkatu erronken gainditzea eta erakundearen kultura aldaketa. Gainera, Repsolen kontseilari delegatuak hurrengoa azpimarratu du: “bizi izan dugunaren eta gainditu dugunaren analisia egin behar da. Asko geratzen zaigu baina erronka zailak gainditu ditugu. Helburu batekin, ezagutzaz, arazoak konpontzean oinarrituz, pertsona taldea guzti hau gainditzeko kapaza izan bada aurrean ditugun erronkak erantzuteko gai izango gara”.

Lourdes Rodriguez Industria Gunearen eta Trading-en zuzendari exekutiboak ekitaldian ere parte hartu du, finketa merkatuaren inguruan Repsolek izandako estrategia eta emaitzak azalduz. Konpainian abian jarritako ekintza zein hobekuntza proiektuak ezagutarazteaz gainera, erakundearen sistema “lehiakorrago bihurtzeko” inbertsio handiak egin dituztela aipatu du, baita orain “inbertsio sistema batetik kudeaketa sistema batera” pasatu direla gaineratu ere, etorkizunari begira, bere lehiakortasuna hobetzen laguntzen baititu.

Ondoren, Andreu Puñet Petronorren kontseilari delegatuak findegiaren iraganaz, orainaldiaz eta etorkizunaz hitz egin du, jarraitutako estrategiez –Petronor Barria– eta azkeneko urteotan hartutako ondorioez: “ingurua oso azkar aldatu zen eta ikusi genuen egiten genuena beste modu batean egin behar genuela, Petronorren zenbait sailetan aldaketak egin genituen”. Gainera, etorkizunari begira “segurtasuna eta ingurumena erabateko lehentasuna” dutela jakinarazi du.

Atsedenaren ostean Petronor Barriaren garapen eta erronkak birpasatu dira, osatzen duten 6 atalak aztertuz: kultura, pertsona eta kudeaketa-eredu aldaketa, ekoizpen eskemaren optimizazioa, erabilgarritasunaren optimizazioa, energia-eraginkortasuna eta CO2 isurien murrizketa, segurtasun zen ingurumen kultura eta gastuen kudeaketa.

 

Bideoa, hemen.

Bideoa Youtuben, hemen.