Petronor, Somorrostro Irakas-gunearen laguntzaz, prestatzen ari den etorkizuneko 80 operadoreetatik %60a Muskiz, Abanto zein Zierbenakoak dira.
Petronorrek, Somorrostro Irakas-gunearen kolaborazioaz, 80 ikasle inguru prestatuko ditu planta kimikoko operadore moduan, 2016ko martxo-arte, Findegiaren belaunaldi-ordeztea ziurtatuz. Azpimarratu beharra dago, ikasleen %60a Muskiz, Abanto-Zierbena zein Zierbenakoak direla. Zentzu honetan, Jose Ignacio Zudaire Petronorren Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariak hurrengoa azaldu du: “Somorrostroko Haranean LH eskola oso ona daukagu, jendea oso ondo prestatzen du eta gainera inguruko gazte askok heziketa mota hau aukeratzen dute, horren ondorioz harrobi garrantzitsua daukagu eta %60aren politikari jarraipena eman ahal diogu”.
Ikastaroan zehar -9 hilabetekoa- ikasleek klase teorikoak jasoko dituzte eta Petronorren praktikak egingo dituzte. Hala ere, Zudairek prestakuntza, azkenean, urte batekoa izango dela azpimarratu du “gazteek bi edo hiru hilabete itxaron beharko dute unitate baten kontrola, bakarrik, eramateko. Segurtasuna oso garrantzitsua da, beraz lana egiteko kapazak direla ziurtatu behar dugu”.
Findegiak inguruko enpleguarekin duen konpromisoa ez da operadore ikastaroarekin amaitzen. 2008 urtetik, Petronorrek Lanbide Heziketa 350 beka eman dizkie Muskiz, Abanto zein Zierbenako ikasleei, 1 milioi euro inbertituz.
El Correon Lanbide Heziketari buruz argitaratutako gehigarria, hemen.