Petronorrek eta Repsol Taldearen gainerako findegiek, gosearen aurkako borrokan laguntzeko asmoz, 10.000 kg elikagai baino gehiago bildu dituzte kolektibo behartsuentzako.
Petronorrek eta Repsol Taldearen gainerako findegiek (A Coruña, Cartagena, Puertollano eta Tarragona), azaroaren 24tik 30era, FESBAL Espainiako Elikagai Bankuen Federazioaren “El hambre no se ve” kanpainan parte hartu zuten. Lan zentro guztietan kolektibo behartsuentzako elikagaiak biltzeko guneak egokitu ziren, 10.000 kg baino gehiago jasoz.
Petronorren lortutako guztia Bizkaiko Elikagai Bankura eraman da.