Hamar urte bajadun istripurik gabe

Petronorreko Laborategiak hamar urte bete ditu bajadun istripurik gabe eta Fuel Olioa Murrizteko Unitateak, edo Koke Plantak, urte bete inongo ezbeharrik gabe.  Honela, garrantzizko lan sail hauetan, Petronorrek ezarritako “0 istripuen” helburua bete da.

Aditzera eman ohi da berri onek albiste bilakatzeko zail dutela, eta ostera,  zerbait albiste bihurtzekotan, funtsean, notizia txarra delako dela. Hala ere, Laborategian zein Koke Plantan berri onak ospatu eta partekatu behar direla uste dute.

Laborategian bajadun istripurik gabe hamar urte betetzea eta inongo ezbeharrik gabe –bajadun zein bajarik gabe- urte bete eramatea ez da kasualitatez gertatzen. Andreu Puñet kontseilari delegatuaren hitzetan, “mugarri hau lortu egin bada lan egin dugulako izan da, geure subkontzientea  zuhurtasunez, kontzientziaz, erantzukizunez eta arriskuak ekiditeko irizpidez bete dugulako, segurtasunaren garrantziaz erabat jabetuz”.

Hau guztia ez da bakarrik notizia ona, horrez gainera, poztasun, aitormen eta zorion arrazoia ere bada. Bejondeizuela.

Zorionak!