Petronorrek jakinerazi nahi du gaur goizean CG6 Kogenerazio Unitatea gelditzeari ekin zaiola. Egunean zehar, urtarrilak 2, abian jarriko da berriro. Geldialdiak ez du produkzioan eraginik izan.
Eragozpenak saihestu ahal izateko, aurrez erabakitako arauak betetzeaz gainera, zaratarik gehien eragin dezakeen fasea egunez egingo da, etenik gabe kontrolatuko dira airearen kalitatea eta isuriak, baita atmosferara kanporatu daitezkeenak murriztuko.
Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.