Petronorren Auditore Liderrek urteroko batzarra izan dute, kontu-ikuskaritzen garapenaren inguruan iritziak zein informazioa partekatzeko asmoz.
Batzar honen helburua aurreko urteko auditoria planaren garapena eta barne kontu-ikuskaritza prozesua aztertzea izan da, baita bere hobekuntzarako ekimenak ezartzea ere. Bileran zehar kontu-ikuskaritzaren irizpideak bateratu egin dira eta Erakundean sustatu edo hobetu beharreko kudeaketaren alderdiei buruz zein araudiaren inguruko berritasunez informatu da.
Auditore Liderren taldeak teknikari zein sailburuek osatzen dute. Honako hauek prestakuntza daukate Petronorren sinestamendutako Kudeaketa Sistemen araudietan -Kalitatean, Ingurumenean, Segurtasunean eta Lan Osasunean zein Istripu Larrietan- eta kontu ikuskaritzan ere esperientzia handia daukate.
Esan beharra dago 2015 urte honetarako 19 barne kontu-ikuskapen ezarri direla.