Argazkilari, prentsa ekonomikoaren kazetari zein agentziek Petronor bisitatu zuten atzo Findegiaren instalazioak eta Etenaldiaren gunea gertutik ezagutzeko asmoz.
Bisitaldia Elias Unzueta Konbertsio buruaren hitzaldiarekin hasi zen; honek Etenaldiak zertan datzan eta bere helburu nagusiak azaldu zizkien. Ondoren, Etenaldirako segurtasun bideo berezia ikusi zen eta kazetari guztiak BBE-ekin (Banakako Babes Ekipoekin) jantzi ziren.
Jarraian bisitariek Petronorren instalazioak ezagutu zituzten, Unzueta eta Gualber Atxurra Erakunde Harremanetako teknikaria gidari. Bisitaldian zehar kazetari batek findegia “hiria” dela esan zuen. Bitartean, beste batek hurrengoa aipatu zuen: “Etenaldian lan egiten duen jende mordoa harritzen nau, hainbeste pertsonekin lanak koordinatzea zail izan behar da”.