Petronorrek diplomak eman dizkie, gaur goizean, azkeneko Planta Kimikoko Operadore ikastaroa amaitu duten 24 ikasleri. Ondoren guztiak Findegian lan egiteko kontratatuak izango dira.
Guztira 24 ikaslek XV. Planta Kimikoko Operadore ikastaroa -Lanbidek babestutakoa- amaitu dute. Somorrostro Irakas-gunearen kolaborazioarekin, 9 hilabetetan, ikasleek heziketa teorikoa jaso dute eta Petronorren praktikak egin dituzte. Guztiak (20 gizon eta 4 emakume), martxoaren 7tik aurrera, Findegian lan egiteko kontratatuak izango dira. Azpimarratu beharra dago ikasleen %62a (15 pertsona) inguruko herrietakoak direla (Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbena).
Emanaldian zehar Jose Ignacio Zudaire Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariak hurrengoa gogoratu die: “hemen ez dugu amaitu, daukazuen hurrengo erronka unitateetan hastea eta kudeatzeaz arduratzea da, erantzukizun handia benetan”. Horrez gainera, Zudairek Petronorrentzat segurtasunak, ingurumenak, eraginkortasunak eta auzokide onak izateak duten garrantzia azpimarratu du.
Juanma Seco Somorrostro Irakas-gunearen zuzendariak, bere aldetik, ikasleei zorionak eman dizkie eta prestatzen jarraitzeko indarra eman die: “gertaera gogoangarria lortu duzue, baina gogoratu nahi dizuet prestakuntza, kualifikazio eta hobekuntza pertsonal zein profesionalaren bidea ez dela hemen bukatzen. Prestatzen jarraitu, zuen bizitza kalitatea eta baita kalitate profesionala ere hobetzen lagunduko baitizue”.
Ricardo Barcala Enplegu zein Lan sailburuordeak Petronorri eta Somorrostro Irakas-guneari eskerrak eman dizkie beraien konpromisoagatik, eta operadore berriak zoriontzeaz gainera, “lan kontratua ezinbesteko garapenaren oinarria” dela aipatu die, “kontziente izan behar zarete, zuen esfortzuarekin, bizitzan aukera asko zabaltzen zaizkizuela, eta ez bakarrik lan eremuan”.
Orain Petronorrek operadore ikastaroaren XVI. edizioarekin dago, eta barnerakuntza berri honekin 342 dira guztira kontratatu diren ikasleak.
Prentsa Oharra, hemen.
Argazkiak, hemen.
Bideoa, hemen.
Bideoa Youtuben, hemen.