Borja Liaño Muskizko alkatea, Marce Elorza Zierbenako alkatea eta Elena Setien Abanto-Zierbenako Ingurumen zinegotzia, gaur goizean, Petronorreko instalazioetan izan dira, findegiko instalazioetako Bihurketa arloko geldialdian egiten ari diren lanak bertatik bertara ikusten.
Bisitan zehar alkateek eta zinegotziak Petronorren instalazioak eta Etenaldi gunea ezagutzeko aukera izan dute, baita Konbertsioko 3. kontrol gela ere. Bertan geldialdiaren inguruko hitzaldia jaso dute.
Inguruko agintariek interes berezia agertu dute geldialdiak euren udalerrietan eta eskualdean izango duen eraginari buruz. Hain zuzen ere Petronorrek 40 bat enpresa kontratatu ditu geldialdian hainbat lan egiteko. Horietatik %60 baino gehiago tokiko enpresak izan dira eta, ondorioz, inguruko 600 pertsona baino gehiago aritu dira lanean prozesuan zehar.
Zentzu horretan, Borja Liañok hurrengoa aipatu du: “Etenaldiak eragin ekonomiko handia izan du herrian, ostalaritza negozioetan etab. Gainera, Petronorrek bere instalazioetan egiten dituen inbertsio guztiek arriskuak murrizten dituzte eta segurtasun zein ingurumen gaietan kontrol handiagoa izatea ahalbidetzen dute, hori da herri mailan gehien arduratzen gaituena. Bisita honetan, Petronorren, segurtasuna kontrolatzeko sistema zorrotza ezarrita dagoela ere konprobatu dugu”.
Elena Setienek, bere aldetik, haientzat bisitaldia “erantzukizun eta gardentasun ariketa” dela esan du, baita hurrengoa gaineratu ere: “komunikazio kanala gara, esaten digutena herritarrei igorri behar diegu eta horretarako hoberena etenaldia bertan ikustea da. Gainera guretzat garrantzitsuena da, instalazioak gero eta segurtasun gehiago izateko xedez, Petronorrek segurtasunean egindako inbertsioak. Hori da azpimarratzen duguna, lan zein ekonomi arloan daukan eraginaz gainera”.
Ildo beretik Marce Elorzak etenaldiaren alderdi teorikoa zein praktikoa ezagutzeko aukera hau “oso ondo” iruditzen zaiola azaldu du, “askotan informazio ezak kontzeptu okerrak izatea edo txarto pentsatzeak ekartzen baitu, baina orain, ikusi ondoren, herritarrak hobeto informatu ditzakegu. Auzokideen bozeramaileak gara, horregatik informaturik egotea garrantzitsua da guretzat, herritarrentzat eta Petronorrentzat”.
Sei bat asteko lanen ostean, Petronorrek laster zabalduko du berriro lantegia, bertako instalazioak aztertu eta berritu ondoren. Hori guztia, bermatu ahal izateko lantegia abangoardian egongo dela, ez bakarrik ikuspuntu teknikotik, baita segurtasunaren eta ingurumenaren aldetik ere.
Prentsa Oharra, hemen.
Tele 7-ren bideoa, hemen.