Gaur udaberria hasi da eta berarekin lore-hautsa, askotan Findegiko sufrearekin nahasten dena.
Nola ezberdindu lore-hautsa eta sufrea?
Lehendabizi, lupaz begiratzen badugu, landare jatorriko aleak sufreko kristal-aleez ezberdintzen dira. Bestalde, lore-hautsak uretan flotatzen du eta urmaelen ertzetan pilatzeko joera dauka, aldiz sufreak ez du hori egiten, ez baitu flotatzen, hondora jaitsiz.
Horregatik, ez dezagun nahastu udaberrian agertzen den lore-hautsa Findegiko sufrearekin.