Petronorrek Instalazio Kimikoko Operadore Ikastaroaren deialdi berria abian jarri du, 25 ikasle operadore moduan trebatzeko xedez.
Somorrostro Irakas-gunearekin batera, eta gutxi gorabehera 9 hilabetetan zehar, ikasleek trebakuntza teorikoa jasoko dute eta Petronorren praktikak egin ahal izango dituzte.
Hautapen prozesuan sartzeko ezinbestekoa da deialdian izena ematea, webgunearen bidez, gaurtik hasita, martxoaren 27ra bitartean (22:00ak arte). Esan beharra dago Petronor aukera berdintasunaren aldekoa dela, horregatik desgaitasun-ziurtagiririk baduzu ez ahaztu eskabideari eransten.
Deialdian honako titulazioak sartzen dira:
GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK
• ADARRA: ELEKTRIZITATEA – ELEKTRONIKA
– Automatizazioa eta industri robotika
– Sistema elektroteknikoak eta automatizatuak
• ADARRA: FABRIKAZIO MEKANIKOA
– Produkzioaren programazioa fabrikazio mekanikoan
– Diseinua fabrikazio mekanikoan
– Eraikuntza metalikoak
• ADARRA: INSTALAZIOA ETA MANTENTZE-LANAK
– Mekatronika industriala
– Instalazio termikoen eta fluidoen instalazioen proiektuen garapena
– Instalazio termikoak eta fluidoen instalazioak mantentzeko lanak eta horien muntaketa
• ADARRA: KIMIKA
– Kimika industriala
Halaber, gaur egun indarrean ez egon arren honako titulazioak ere kontuan hartuko dira:
• ADARRA: ELEKTRIZITATEA – ELEKTRONIKA
– Instalazio elektroteknikoak
– Erregulazio eta kontrol sistema automatikoak
• ADARRA: FABRIKAZIO MEKANIKOA
– Proiektu mekanikoen garapena
– Mekanizazio bidezko produkzioa
• ADARRA: MANTENTZE-LANAK ETA ZERBITZUAK PRODUKZIOAN
– Ekipamendu industrialaren mantentze-lanak
Informazio guztia, hemen.
Izena eman, hemen.